HEZKUNTZA PROGRAMAREN HELBURUAK: HAZLO VERDE

Vega

Programaren helburu nagusiak hurrengoak dira:

  • Aldaketa klimatikoa bezalako ingurugiroaren arazo nagusietako batzuei aurre egiteko basoek duten garrantziaren inguruan ikaslegoa kontzientziatu.
  • Umeek eta gazteek beraiek parekoentzat sortutako sentsibilizazio kanpainen bitartez baso naturalak kontserbatu eta zaintzeak duen garrantzia azpimarratu, hala nola, kontsumo arduratsu bat egiteak duen garrantzia.
  • Belaunaldi berriak naturara hurbildu gizakiak berberaren gain duen eragina ulertzeko eta hura zaintzera animatzeko.
  • Modu ludikoan Lehorreko Bizitzari dagokion 15. helburuaren bitartez GJHak landu. Honekin ikaslegoaren inplikazioa eta berberak ingurugiroaren influencer bilakatzea lortzen da.
  • Trebetasun digitalak hobetu eta lan kooperatiboa bultzatu bai ikasgelan bertan, bai urrunetik burutu daitekeen hezkuntza errealitate berriari egokitutako proposamen batekin.
  • Sentsibilizazio kanpainetan parte hartzearen bidez ume eta gazteen lidergo gaitasuna indartu.

Hurrengo belaunaldiek basoak baloratu eta zaintzea zuen esku dago. Hazlo Verde Ingurugiroari buruzko Sentsibilizazio Programan zuen parte hartzea bezalako pauso txiki bat, aldaketa globalaren hasiera izan daiteke.