
Ezagutzen al duzu urtxintxa batek Penintsula punta batetik bestera lurra ukitu gabe igaro zezakeela dioen elezaharra? Imagina ezazu zeinen desberdina litzatekeen gaur egun. Paisaia gogor aldatu da gizakiaren jardueraren eraginez.
Basoak klima aldaketaren aurkako borrokan funtsezko atala dira. Gure bizitzarako, hala nola milioika espezieren bizitzetarako nahitaezkoak dira. Fauna eta floraren habitata osatzen dute, lurzoruaren higadura prozesuak ekiditen dituzte, ziklo ekologikoei egonkortasuna ematen diete.... Gure bizitzaren parte dira.
Umeak eta gazteak basoen kontserbazioaren protagonista izatea nahi dugu. Horretarako, informazioaren eta sentsibilizazioaren bidez haien zaintzan aktiboki inplikatuko ditugu. Bisiten ondoren espazio naturaletan hondakinik ez uztea eta sortzen dugun zakar guztia jasotzea bezalako keinu errazak ezinbestekoak dira basoen zaintzarako. Basoak zainduz, planeta zaintzen dugu.
Nola egingo dugu? Zure eta zure ikaslegoaren laguntzarekin. Zuek zarete aldaketaren oinarria. “Misión #SalvemosLosBosques” lemapean garatzen den Hazlo Verde Eskola Lehiaketaren 5. Edizioan parte hartzea proposatzen dizuegu. Etorkizun jasangarriago baten parte izateko gogoak dituzten Lehen Hezkuntzako (3. eta 6. maila bitartea) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (1. eta 4. maila bitartea) ikasleei zuenduriko proposamena.
Herritarrak gure inguruko basoen garrantziaren inguruan sentsibilizatzen lagun gaitzazuela nahi dugu. Har ezazu parte Lehen Hezkuntzako ikasleekin publizitate kartel baten bidez sentsibilizazio kanpaina bat sortuz, edo bideo baten bidez DBHko irakasle bazara.
Mugimendu geldiezin bat sortuko dugu, haren parte izan nahi al duzu?