OHIKO GALDERAK

“HAZLO VERDE. MISIÓN #SALVEMOSLOSBOSQUES” ESKOLA LEHIAKETA
5. EDIZIOA 2020/2021

NORK HAR DEZAKE PARTE?

“Hazlo Verde. Misión#Salvemoslosbosques” Lehiaketan Espainiako ikastetxe publiko, kontzertatu eta pribatuetako Lehen Hezkuntzako (3. eta 6. maila bitartea) eta DBHko (1. eta 4. maila bitartea) ikasleek har dezakete parte.

Horretarako hiru parte-hartze kategoria ezartzen ditugu.

  • A KAT. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila bitarteko ikasgelak.
  • B KAT. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila bitarteko ikasgelak.
  • C KAT. DBHko 1.-4. maila bitarteko ikasgelak

NOLAKOAK DIRA PARTE HARTZEKO TALDEAK?

Ikasgela osoak talde bakarra osatuz hartuko du parte, ikasle guztien artean, talde txikiagoetan garatu izan ahal dituzten proposamen ezberdinetatik abiatuz garatutako lan bakarra aurkeztuz. Material didaktikoan hura nola egiteko zenbait iradokizun aurkituko dituzue.

Coronavirusaren pandemiak eragindako egoerak direla eta, parte hartzeko modalitateak aldaketak jasan ahal izango ditu ikastetxeek osasunaren onerako hartu beharreko neurriei egokitzeko. Ondorioz, osasun arrazoiak direla eta ikastetxeak ikasgela taldetan banatzeko betebeharra izanez gero, salbuespen gisa onartuko da talde/lanaren parte hartzea. Edozein kasutan, logistika arrazoiengatik eta arrazoi ekonomikoengatik, ikasgela bakoitzeko ikasle kopuruak ezingo du inongo kasutan 38 baino gehiago izan.

IKASLEEK EUREN KONTU IZEN-EMAN ETA PARTE HAR AL DEZAKETE?

Ez. Parte hartzeko ezinbestekoa da ikastetxeko hezitzaile bat izen-emateaz arduratzea.

NOLAKO APARTEKO LANA SUPOSATZEN DU IRAKASLEARENTZAT?

Honako programa Hezkuntza Curriculuman integratua dago. Hori dela eta ez du inongo aparteko lanik suposatzen. Errazten dugun material didaktikoak irakasle bakoitzak ikasgelan (bere denbora eta aukeren arabera) egoki aurkitzen dituen eduki eta ariketak garatzea ahalbidetzen du, bere ikasleak Lehiaketaren gaian barneratzeko eta parte hartzeko ondorengo lana errazteko.

Ikusketan eta bere ikasleei lanaren garapenean laguntzeko inplikazio maila irakasle bakoitzaren erabakia izango da. Irakasleak jarduera azaltzeko eta guri ondorengo lana helarazteko konpromezua baino ez du hartzen.

ZEIN DA HAZLO VERDE LEHIAKETAK OINARRIZKO KONPETENTZIEKIN DUEN LOTURA?

Ingurumenarekiko sentsibilizazio programa hau eta bere materialak Kurrikuluaren arabera garatu dira eta era zehatzean landu daitezke ondorengo ikasgaietan.

Lehen Hezkuntza: Gizarte Zientziak. Hezkuntza Artistikoa, Hizkuntza eta Naturaren Zientziak eta IKTak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Biologia eta Geologia, Teknologia, Plastika eta Ikus-hezkuntza, eta Ekintzailetza eta Enpresa Jardueraren Hastapena.

Hala ere, gehiago jakin nahi baduzu, material didaktikoetan lotura kurrikularra kontsulta dezakezu.

DERRIGORREZKOA AL DA UNITATE DIDAKTIKOETAKO JARDUERAK BURUTZEA?

Ez. Eskola programan ikasleak ingurumenaren inguruko gaian barneratzeko eta aurkeztu beharreko lanari ekiten laguntzeko tresnak, dinamikak eta adibideak errazten dizkiogu irakasleari.

LANERAKO DERRIGORREZKO IRIZPIDERIK BA AL DAGO?

Lanen formatuak ondorengoak izan behar dira:

  • A eta B Kategoria: jpg. edo gif formatuko irudi bat, gehienez ere 2MBeko pisuarekin eta gehienez ere 10 orrialde izango dituen dokumentu deskribatzaile batekin batera.
  • C Kategoria: .AVI, MP4 edo .MOV formatuko bideo bat, gehienez ere minutu 1eko iraupenarekin eta 100MBeko pisuarekin, eta gehienez ere 10 orrialde izango dituen dokumentu deskribatzaile batekin batera (PDF, PPT, DOC edo TXT).
  • Bi formatuak gehienez ere 140 karaktere izango dituen izenburu batekin batera aurkeztu beharko dira.

Edozein kasutan, irakasleak lana eskaneatu, haren argazkia egin edo berbera edo bideoa webgunera igo beharko du.

ARGAZKIRAKO DERRIGORREZKO IRIZPIDERIK BA AL DAGO?

Proiektuan ez da beharrezkoa izango ikasleen aurpegiak agertzea. Era berean igotako argazkietan ager litezkeen ikasleen irudien gaineko eskubideen lagatze dokumentuak dituzuela ziurtatu beharko duzue. Haiek agertzen diren kasuan irakasleak izango zarete umeen irudien eskubideen erantzuleak.

Hirugarrengoen eduki edo irudiak erabiliko balira, haiek eskubidez libre daudela edo beharrezko diren propietate intelektualaren eskubideak dituzuela ziurtatu beharko duzue, deialdi honen xedapenen arabera beharrezko diren estentsioekin.

Gainera ikasleek eskura dituzten teknika guztiak erabili ahal izango dituzte baien irudiak lantzeko, collage-a bezalako teknika tradizionalenetatik (itsaskia eta guraizeen erabilerarekin), irudiak tratatzeko edozein ordenagailu-programa arte (Photoshop, online editoreak, etab.)

NOLA BIDALIKO DUGU LANA?

  • Noski. Irakasleak arukeztu beharreko lana nolakoa izan behar den azaldu eta gero, ikasleek lanaren garapenari ikasgelatik kanpo nahi duten denbora guztia eskein diezaiokete.
  • Aukeratutako formatuaren arabera, ziurta ezazu fitxategiak aurreku puntuan deskribatutako parametroen barnean daudela: zama, iraupena, dokumentuaren estentsioa, etab.
  • Sakatu “Lana igo” atalean.
  • “Izenburua” atalean, idatzi ezazue zure ikasgelak aurkeztutako lanaren izenburua edo esaldia (gehienez ere 140 karaktere).
  • Aukeratu fitxategia.
  • Zure helbide elektronikoan lana modu egokian igo dela baieztatzen duen email automatiko bat jasoko duzu.
  • Lana igota baina “baieztatu” gabea dagoen bitartean, proiektua aldatu, editatu, izenburua aldatu, etab. egin ditzakezue.
  • Azkenik, sakatu “Lana baieztatu” botoia. Botoi honetan sakatu eta gero, ezingo da igotako ezer aldatu eta proiektua epaimahaiarengandik baloratua izatera pasako da.
  • Zure posta elektronikoan lana zuzen bidalia izan dela baieztatuko duen email automatiko bat jasoko duzu.

IKASLEEK ETXETIK LAN EGIN AL DEZAKETE?

Noski. Behin irakasleak bere ikasleei aurkeztu beharreko lanak nolakoa izan behar duten azaldu eta gero, haiek nahi haina denbora eskeini diezaiokete ikasgelatik at.

ETA LANA EGITEKO MODUAREN INGURUKO ZALANTZARIK EDO BESTE EDOZEIN ZALANTZA PEDAGOGIKORIK BADUGU?

Ez da ezer gertatzen. Gurekin harremanetan jar zaitezkete eta gure laguntza izango duzue. Profesional talde batek argituko ditu zure zalantzak. Horretarako, deitu zenbaki honetara 900 670 686 (doako telefonoa) edo bete inprimaki hau.

686 980 767 zenbakian Whatsapp bidez ere kontaktatu gaitzakezu.

Te animamos a subir todo el contenido relacionado con Hazlo Verde a redes sociales usando el hashtag #HazloVerde, y etiquetando a nuestros perfiles para que podamos compartirlo

  • @SomosLeroyMerlin (Instagram)
  • @LeroyMerlinCorp (Twitter)
  • Leroy Merlin - España (LinkedIn)
  • @leroymerlines (Facebook)

Ayúdanos a difundir nuestro programa de sensibilización ambiental y a ayudar al planeta.

Egin ezazu Berde Eskola-Lehiaketa Leroy Merlin España-ren Enpresaren Gizarte-Erantzukizun Esparruaren barnean dago.

@ LEROY MERLIN 2022